Oporrak iristear

Gabonetako oporrak iristear dira eta ohiko azken klase eguna abenduaren 23an, ostegunean, izango da (Haur eta Lehen Hezkuntzakoek goizez bakarrik izango dute), eta jangela zerbitzua 15:00ak arte egongo da zabalik (egun horretan jangela zerbitzua erabili behar ez baduzue, abenduaren 21erako email bat bidali mesedez laskorain@ikastola.eus helbidera).

Abenduaren 23an, 2 urteko haurrak bakarrik etorriko dira artzai-andrez jantzita ikastolara. Eta abenduaren 24ean berriz Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoak.

Pandemiaren ondorioz, abenduaren 24an ezingo gara Tolosako kaleetan zehar abestera atera, baina egun berezi hau ikastolan ospatuko dugu. 

Hemen bidaltzen dizkizuegu gabonetako abestiak etxean ere abesteko.