Harreman osasuntsuak

Ni, zu, gu, emakumezkoak, gizonezkoak, bakoitzaren ñabardurak, izaerak, izanak, plazerrak, maitasunak, begiradak, lotsak, beldurrak, haserreak, besarkadak, hitzak, komunikazioa, gorputza, poza, irribarrea, negarra….

Espazio atseginak, hezitzaileak, eta errespetuan oinarritutakoak eraikitzeko bide lagun izan dira aste honetan LH eta BHko ikasleengana gerturatu diren hezitzaileak. 

Horrela, ezagutzaren ondorioz gure burua maitatuz, ditugun ñabardurak eta berezitasunak agertuz, elkarrekiko harremanak, atseginagoak, laguntzaileagoak, sinergikoak eta aberatsagoak izan daitezen lagunduz, Harremanak-ek duen hezkutzarako proiektua gelaratu berri, sexuen hezkuntza, hezkidetza eta tratu onak sustatzeko egitasmoa ezagutu dute ikasleek.