Laskorientazioan

Ez da bukatu, ez horixe!!!

Laskorientazio saioen baitan izan zen gure artean joan den ikasturtean eta baita aurtengoan ere David Prados Lozano. Ikasle ohia izanik, maisu lanetan jarri eta bere ikasketa , esperientzia eta lana bertatik bertara partekatu berri du beste behin Davidek. Hala, astelehenean hitzordua egin eta Batxilergoko 1. mailako eta 2. mailako ikasleek Barne Dekorazioaren baitan egiten diren obrak, dekorazio planak , estudioa eta bestelakoak ikusteko aukera izan berri dute. 

Bestetik, joan den ostegunean izan genituen gure artean bi ikasle ohi: Ainhoa Altuna eta Nagore Sarasua. DBH gure artean amaitu ostean, batxilergo artistikoa egiten dihardute biek. Zorionez, haien ekarpena izan dute gure DBH4ko arte tailerreko ikasleek. Bertatik bertara erakutsi dizkiete haien arte-lanak baita ikasketen inguruko xehetasunak azaldu ere. 

Laskorain Ikastolako ikasle ohien ekarpena txalotzekoa da guztiz, eta horrexegatik, etorkizunean ere bidaide izango diren ikasle ohien etorrera eta bisita baliatzeko asmotan jarraituko dugu. 

Laskorain Ikastolaren partetik, jaso gure eskerrik beroena!!!!

Hau da hau, komunitatea osatzea!!