Arrastoan dokumentala

Josu Iztueta eta Iker Iriarte bidaiariak ikastolan izan dira Laponiara egindako bidai baten ingurukoak LH6ko ikasleei kontatzeko.

2018an Josu Iztuetak eta Iker Iriartek, Aitor Ossa eta Pablo Dendaluzerekin batera, 1947an egindako euskal espedizio baten bidea jarraitu zuten. Dokumentalak 1947ko espedizioa gogoratzen du, espedizio berriaren ibilbidean zehar, orduko tokiak eta lagunak bisitatuz.

Dokumentala ikusi ondoren taldeka jarri ziren, Laponiarren bizimoduaren inguruan eta espedizoaren nondik norakoei buruzko lanketa interesgarri zein dibertigarri bat egiteko.