Noiz erosi mugikorra?

Abendua hasieran Miren Ros izan genuen ikastolan familiei mugikorraren erosketaren inguruko tailer bat eskaintzen. Tailer honetan gogoeta sustatzeaz gain, mugikorren inguruan indarrak batu eta erabakiak hartzeko helburuarekin familien foro bat osatu genuen.

Foro honen lehen bilera presentziala datorren asteazkenean izango da, otsailaren 16an, Usabalgo areto nagusian, arratsaldeko 17:30ean.

Miren Ros izango dugu guztia dinamizatzen eta saioaren helburua ikasmailaka helburuak eta konpromezuak finkatzea izango da. Horretarako, Mirenek ibilbidearen planteamendu bat egiteaz gain mailaka zein konpromezutara heldu gaitezkeen ere adieraziko digu.

Aforoa dela eta,esteka honetan izen ematea eskatu nahi dizuegu.