DBH4 ikasbidaia

DBH4ko ikasleak gara eta ikasbidaia prestatzen hasi gara. Bidaiaren gastuak gutxitzeko asmoarekin sudaderak diseinatu ditugu eta saltzeko asmotan gabiltza.

Beheko argazkian ikus daitekeen bezala, aurrealdean bordatuta MMXXII (2022) zenbaki erromatarra egongo da eta atzealdean aldiz, mendi baten irudia. Esteka honetan aurki ditzakezue eskaintzen diren kolore eta neurriak. Zuen aukerarekin bertan egin dezakezue eskaera. Eskaera egin eta ordu batzuetara, baieztapen mezu bat jasoko duzu helbide elektronikoan dena ondo dagoela baieztatzeko.

Zuen seme-alaben geletatik ere pasako gara modeloak erakutsiz eta bertan erosteko aukera emanez. Sarrera nagusian ere ikusgai egongo dira neurri eta kolore guztietan. Hala, nahi duzuen hori probatzeko aukera izango duzue.

Umeen sudaderek 20€ balio dute eta helduenak 23€. Ordainketa esku-ditutan egin beharko da sudadera jasotzen den momentuan.

Zalantzarik edo arazorik edukiz gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete helbide honetara idatziz: laskoikasbidaia2022@gmail.com 

Eskerrik asko.

DBH4ko ikasleak