Inauteriak

Ostiral honetan kaldereroak ospatuko ditugu Ikastolan, eta datorren ostegunean Ostegun Gizena.

Kazkabarra Taldearekin 500 lagun baino gehiago aterako gara astelehenitan, eta KOLOREZ eta EUSKARAZ margotuko ditugu Tolosako kaleak. Ikasle bakoitzak aurrez esango diogun kolore batez mozorrotu beharko du. Nahi duen moduan mozorrotuko da (soineko, galtza, peluka, txaketa,  txapela, eskuzorro, bufanda… ) baina goitik behera egokitzen zaion kolore horretaz.

Entsaioak Usabalgo patioan izango dira:

  • Larunbatean (otsailak 19) LH 15:00–16:30/ DBH 16:30–18:00
  • Igandean (otsailak 20) LH 10:00–11:30 / DBH 11:30–13:00
  • Ostiral mehean (otsailak 25) Denak 15:00 – 16:30

Inauterietako abestiak bidaltzen dizkizuegu, zuen seme-alabekin etxean eta inauterietan abesteko. 

Gora inauteriak!