Liburutegira bisita

Lau urteko ikasleak proiektu berriarekin hasi dira, Haur Literatura. Proiektu honetan murgiltzeko, Tolosako Haur Liburutegia ezagutzera  joan dira. Bertako espazioa eta erabilera ezagutu, eta liburutegiko harpidedun izateko esku-orriak jaso dituzte.

Helburua, haur bakoitzak bere liburutegiko txartela izatea da eta proiektu amaieran berriro liburutegira itzuliko dira lehen ipuina mailegatzera.

Bitartean, gelan liburutegi bat sortuko dute etxeko ipuinez hornitua eta astero, ikaskide baten ipuina etxera eramateko aukera izango dute mailegu berezi baten bidez. 

Martxotik aurrera "Ipuin txokoa" berriz jarriko dute martxan Tolosako Haur Liburutegian, Miriam Mendozarekin. Izena ematea derrigorrezkoa da, ondorengo orrian duzuen informazio gehiago eta izena emateko esteka.