Milimetroak

LH6. mailako ikasleok Ibarra ezagutzeko aukera izan genuen astelehen goizean, Uzturpe Ikastolako maila bereko ikasleen eskutik. 

Urrian ospatuko diren Kilometroak aitzaki, "Milimetroak" izeneko ekimena martxan jarri eta Ibarrako txokoak ezagutzeko aukera izan genuen. Horrela, Kilometroen denda, piparraren bidea... ezagutu genituen. 

Milimetroak ekimenaren bidez, eskualdeko ikastolak saretu eta elkarrekin ekintza desberdinak antolatuko ditugu.

Gure partetik eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Nahi duzuenean berriro deitu, esperientzia bikaina izan zen!

Gora Ibarra eta Irribarra!

www.kilometroak.eus