Tristtan Murgi

Musikariak ikastetxeetan programaren harira, Tristtan Murgi musikari lapurtarra Laskorain Ikastolan izan genuen martxoaren 18an.

Donibane Lohizuneko musikariaren ibilbidea eta bere abestien sortze prozesua gertutik ezagutzeko aukera izan zuten saioan izan ziren DBHko ikasleek.

Ikasleen galderei erantzuteaz gain, berak sortutako hainbat kantu ere abestu zituen Tristtan Murgik.