Eskerrik asko

Eskerrik asko, bihotz-bihotzez!!!!

Ikastolako komunitateari, herritarrei, Laskotxarangari, ikasle boluntarioei,....eskerrik asko!!

Arrakastatsua izan da oraingoan ere Elkartasun Ufadaren deialdia. Epeltasuna eskatu genuen eta halaxe izan da. 400 bat manta eta lo-zaku bildu ditu Laskorain Ikastolak. Beraz, eskerrik asko. Eskerrik asko baita Aita Mariri ere, Ikastolak bere egiten dituen baloreetan hezteko eta aktibatzeko aukera bikaina eskaini baitu beste behin . 

Eta hori guztia herrian zehar musikaren dantzan egiteko aukera ere izan dugu. Gure eskertza eta aitortza eskaini nahi dizkiogu Laskotxarangari. Egungo ikasleok eta izan zinetenok gure Ikastolaren izena zabaltzen diharduzue, musikarekin konpasean, euskaraz! 

Epeltasunak goxatu ditzala Aita Marik erreskatatuko dituenak!