Musika klasikoa

LH4. mailako ikasleak Euskadiko Orkestra Sinfonikoak urtero antolatzen dituen kontzertu didaktiko bat ikusten izan dira Kursaalen.

Orkestraren programazioan aspaldidanik sustraituta dauden 'Eskola kontzertuak' izeneko emanaldiek haur eta gazteei musika klasikoa gerturatzea dute helburu. Honakoan, Euskadiko Orkestrako talde instrumental barrokoak eta Per Poc txotxongilo taldeak, Botadun katua ipuinean oinarritutako ikuskizuna eskaini digute.

LH4en, musika arloan, instrumentuen familiak lantzen aritu garen honetan, aukera paregabea izan da musika tresna horiek bertan ikusi eta entzun ahal izatea.