Liburu ibiltaria

"Liburu ibiltaria" Laskorain Ikastolan izan dugu aste honetan.

Ekimen honekin, Euskal Herriko ikaslen arteko elkarlana sustatu nahi dugu, ikasleak euskararen baitan murgilduz. 

Liburuari hasiera Bilboko Abusuko Ikastolako ikasleek eman zioten, eta ikastolaz-ikastola igaroko da liburua, ikastola bakoitzak liburuko orri bat idatzi eta ilustrazioa egiteaz arduratuko delarik. Bukaera Nafarroa OInez antolatzen ari den Tafallako ikastolak emango dio.

Liburu erraldoia bukatzean, Nafarroa Oinez egunean bertan, panel handietan ikusgai egongo da.