Baionara irteera

Asteartean Baionan izan ziren gure Batx1 eta Batx2ko ikasleak. Herrikide eta Orixeko ikasleekin batera Lapurdiko hiriburua ezagutzen.

Tolosako Udalak Charleville-Mézières hiriarekin batera antolatzen duen ikasle-trukearen harira sortu zen irteera hau; izan ere, urte osoan zehar hiru ikastetxeak elkarlanean aritu gara, udalarekin batera, trukea antolatzen. Tamalez, osasun larrialdia dela eta, azkenean ezin izan dugu ez Charleville-Mézièresera joan, ez hango gazteak geurean hartu. Trukea ez egin izanak utzitako garraztasuna goxatzeko, eta ikasleek irteera bat egiteko zuten ilusioa ikusita, ikasturtea amaitu aurretik irteera bat antolatzea bururatu zitzaigun.

Hala, Baionako Euskal Museoa eta lorategi botanikoa bisitatzeko aitzakiarekin, astearte ederra pasa genuen Iparraldean denok, giro eder eta eguraldi ezin hobearekin, Baionako karriketan barrena.