Irisarri Landen

Lehen hezkuntzako 6.mailako ikasle eta irakasleak Igantziko Irisarri Land abentura parkean izan gara apirilaren 27tik 28ra.

Bertan, ibilbide desberdinak egin ditugu, hala nola, zentzumenen ibilbidea, interpretazio ibilbidea, zubi tibetarra... Gainera, bi tirolina jeitsiera egiteko aukera izan dugu; batak 160m neurtzen zituen eta besteak 370m.

Gauean diskofesta ere egin dugu. Asko gozatutako egunak izan dira, ederki pasa dugu natura eta ikaskidez inguratuta.!I