Irakurzaletasuna sustatuz

Pello Añorga idazle eta ipuin-kontalaria izan dugu ikastolan aste honetan. Lau urteko ikasleek ipuin kontaketa saio batez gozatzeko aukera izan dute, ipuina entzun, abestu, dantzatu, barre egin… esperientzia oso aberatsa izan da.

Arratsaldean, helduentzako hitzaldia eskaini du, liburuak irakurtzeko eta kontatzeko oinarri batzuk adierazi ditu eta haurren arreta lortzeko, hobeto entzuteko, komunikatzeko eta lotura afektiboak indartzeko estrategia ezberdinak eskaini ditu.