Lanbide Heziketako azokan

Joan den ostiralean ,apirilak 29, izan zen Tolosaldeko Lanbide Heziketaren inguruko azoka. Hala, Laskorain Ikastolako orientazio mintegiarekin bertaratu ziren egun DBH4n eta BATX 2n dauden zenbait ikasle.

Ikasleei laguntzeko eta orientazioan giltzarri izan daitekeen ekimen honetan Fraisoro, Tolosaldea LH , Inmakudala Lanbide Ikastola , Don Bosco, Peñascalen erakusleiho bihurtu zen azoka.

Ate irekien inguruko informazioa, Erdi eta Goi Mailako ikasketen inguruko zehaztapenak eta bestelakoak entzun zituzten bertatik bertara. 

Orientazioa beraz, bertatik bertara.