Zabor bilketa

Aste honetan lehen mailako ikasleek gai berriari eman diote hasiera.

Sortzen dugun zaborra gainezka egiten ari dela ikusi zuten bideo batean. Berehala ikasleengan larritasuna sortu zuen eta honi konponbidea emateko desioa.

Lurraren salbatzaile bihurtu nahi dute eta beraien ekimena Tolosatik hasi da. Amaiur parkera joan ziren eta zabor bilketa egin zuten, baina helburua zaborra jaso beharrean, zaborra ez bota eta/edo sortzea izan behar du.

Ea guztion artean gure amalurra zaindu eta babesten dugun!