Baga. Biga, Higa...

BAGA,BIGA,HIGA ikuszentzunezkoa eskaini ziguten atzo Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek.  Euskararen transmisioan  ezinbesteko izan diren euskarri, doinu, bakarlari, talde generoak hizpide izanik, ikasleek Euskara ikasgaiaren 1. unitatea indartzeko aukera izan dute, beraz. 

Biek ala biek ederki adierazi modura, gure aurrekarietatik hasi eta egungo musikaren mundura arteko jauzian egon diren hamarkadek zerikusi handia izan dute kultulgintzan, orohar, beraz, hona hemen urratsak: baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizunerako erronkak eta aukerak.

Aldi berean, kitarra eskuan, kantu gogoangarriak entzun ditugu haien ahotsetatik . 

Atzera egin dugu etorkizunera begira jar gaitezen. 

Euskaratik gatoz eta euskara goaz!!