Sobronen

Joan zen maiatzaren 20an DBH 1eko ikasleek ikasturte amaierako irteera izan zuten.

Sobronen (Araban) izan ziren egunpasa, eta eguraldia lagun, hainbat ekintza egiteko aukera izan zuten: abentura parkea, kayak eta arku jaurtiketa.

Egun ederra izan zen, ikasturteko azken txanpari indarberrituta ekiteko modukoa!