Batxilergoko ohorezko matrikula jaso dute 8 ikaslek

Urtero legez, aurten ere ohorezko matrikulak banatu ditugu. Batxilergoko bi mailetan bataz besteko nota altuena izan duten ikasleen % 5ari ematen zaio, gure kasuan 8 ikasleri, hain zuzen.

Aitor Arzalluz, Garazi Urkizar, Unai Aristi, Irene Arbeloa, Naroa Olano, Ainhize Sagasti, Beñat Zubizarreta eta Maier Eceiza izan dira aurten ohorezko matrikula jaso duten ikasleak. Argazkietan ikus dezakezuen moduan, pozez jaso dute berria zortzi ikasleek, ez da gutxiagorako!

Ikastolak ZORIONAK eman nahi dizkizue gure etxean egin dituzuen azken bi urteotan egin duzuen ahalegin bikainagatik. Gozatu sariaz!!