Ikastolaren eguna

Ia dena prest dugu igandean ospatuko dugun Ikastolaren egunerako. Aurtengoan, 1450 lagun elkartuko gara bazkaltzen. Izugarria!

Lagun askoren lana behar dugu guztia txukun atera dadin eta eskertzekoa da guraso, ikasle eta langileek eskainitako prestutasuna. 200 boluntario baina gehiago ariko gara lan talde ezberdinetan.

Ikastolaren egunean, guztion parte hartzea bultzatu nahi dugu.

Asmo honekin, antolatu diren ekintza ezberdinean parte hartu eta laguntzea eskatu nahi dizuegu.

Goizeko 10:30ean Bizikleta ibilaldia izango dugu Tolosako kaleetan zehar. Ibilaldia: Ikastola – Berazubi- Triangulo- Korreo kalea – Gorriti-San Frantzisko- Araba etorbidea - Ikastola

Jarraian, etxetik ekarritako patata tortillak dastatzeko aukera izango dugu. Familia bakoitzak tortilla bat ekartzera animatu nahi zaituztegu; guztien artean zozketa bat egingo dugu. Tortilla bizikleta ibilaldiaren aurretik tabernan uzteko aukera izango duzue.

Jaialdi/emanaldiak:

  • Antzerki emanaldiak areto nagusian izango dira ( 11:00etan LH4-5-6koak eta 12:30ean LH3koak)
  • Haur Hezkuntzako jaialdia aterpe berrian 12:00etan
  • Ukelele eta Abesbatzako kontzertua gimnasioan 13:15ean.

Bazkaldu ondoren pailazoak, ikastolako txaranga eta erromeria izango dugu Iratzar taldearekin.

Gora Ikastola!