Ikasturte amaierako

Azkeneko egunetan ikasturte amaierako jaialdiak burutu ditugu Lehen Hezkuntzan.

LH2. mailakoek Sakramentinoetan egin zuten jaialditxoan, dantzak eta bertsoak eskeini zituzten, eta txokolatada goxo batekin amaitu zuten.

Usabalgo aterpe berrian berriz, LH4. eta 6. mailako ikasleek koreografia desberdinak egin eta bertsoak abestu zituzten. Ondoren, maila guztietako ikasle, irakasle eta gurasoek ikasturtean zehar landutako euskal abestiak abestu zituzten elkarrekin. 

Oso giro polittean aritu ginen denok!