Azpeitiko

LH3.mailako ikasleak Azpeitiko tren museoan izan dira ikasturte bukaerako irteeran. Bertan, mota guztietako ibilgailuak: lurrunezko, dieselezko eta elektrikozko tren-makinak; automotorrak eta hainbat bagoi mota ikusi dituzte. Ondoren, Azpeitiatik Lasaoraino, baporezko trenean paseotxo bat emateko aukera izan dute. 

Azkenik, Loiolako santutegiraino  joan dira paseo bat emanez eta parkean bazkaldu eta gero, jolasean aritu dira. Eguraldi ederra izan dute lagun primerako eguna pasatuz.