Bonbereneara

Etxe bat baino gehiago da Bonberenea. Tolosako kulturgune garrantzitsua, ospetsua, anitza, arrakastatsua. Bonbereneak dituen baliabideak ere askotarikoak dira eta haiek ezagutzera gerturatu dira aste honetan DBH4ko ikasleak.

Bertan, bideo-gela, terraza, session gela, igerilekua, rokodromoa, sukaldea, ….dituzte eta haietan egiten den eta nola egiten den ezagutzeko aukera izan berri dute gure ikasleek.

Kontzertuak, tailerrak, ikastaroak, grabazioak, gazte ekimenak dira guztiak ere, eta hauek izaten dira Bonberenean egiten den guztiaren adibide.

Beti ere, kultura sustatuz, herriaren sormenetik herriari eskainiz, ateak zabaltzen dizkigu BONBERENEAK.

Mila esker Bonbereneako lagunei proiektua ezagutzeko aukera eskaintzeagatik. Aurki izango dituzue DBH4ko ikasleak entzule, eskalatzaile, sukaldari,....ateak zabal dituen etxe horretan!!!

Mila esker, Patxi Muñoa eta lagunei, bene-benetan.