Robert Pkemboi eta Matthew Kiptanui bertatik bertara

Zegama-Aizkorrin aritu ziren Kenyako lau korrikalarietako bi izan dira gure artean. Mendi lasterketan korrikalari eta Ikastolan irakasle izan ditugu. Izan ere, goi mailako kirolari gisa eta, aldi berean, herrialde txiroetako errealitatea ezagutzera ematen izan berri ditugu. 

Igandean Tolosaldeko Hiru Tontorrak proban parte hartuko dute eta lehen garaipena eman nahi diote beren herrialdeari mendi lasterketetan. Egunak daramatzate Tolosan, egokitzen eta bien bitartean, esan bezala,  zenbait eskolatan hitzaldiak eskaintzen  Josu Iztueta bidaiariaren laguntzarekin. Hitzaldi horietan bildutako dirua Kiptanuiren alabaren eskolara bidaliko dute, Peremo Academyra. 

Horrez gain, antolakuntzako kideek zozketa txartelak atera dituzte dirua biltzeko, eta hainbat kirolarik emandako materiala zozkatuko dute lasterketaren egunean.

Laskorain Ikastolara egindako bisitak eta haien errealitatearen ezagutzak biziki harritu ditu gure ikasleak. Keinu bat Kenyara, boleto bat, “aupa” bat lasterketa egunean, begiradak, taupadak, kidetzeak,.... 

Eskerrik asko, Unai Ugartemendia, bisitaren eskaintza gurera ekartzeagatik. 

Eskerrik asko , Robert eta Matthew!! Zorte on lasterketan!!!