MUBIL mugikortasun zentrora

Batxilergoko bigarren mailako Industria Teknologiako ikasleak MUBIL mugikortasun berriaren zentrora bisita egin dute irailaren 26an. Bertan, mugikortasun adimendun eta jasangarriaren arloko jarduera, zientzia eta ezagutza nola garatzen duten lehen eskutik entzun eta ikusteko aukera izan dute. 

Mugikortasuaren oraina eta etorkizunaren inguruko informazioa eta ekipamendua ezagutzeko aukera izan dute ikasleek.

Ibilgailu elektriko eta adimendunen aurrerapen, arazo eta aukeren inguruan hitz egin da bisitaldian.