Heziketa digitaleko hitzaldia

Azken urteetan gero eta garrantzi handiagoa hartu dute digitalizazioak eta sare sozialen erabilpenak eta pandemiak, hau guztia areagotu du. Hau dela eta "heziketa digitalaren" beharra ezinbestekoa da eta honetan laguntzeko tailerrak izango dituzte LH5etik DBH2ra bitarteko ikasleek datorren astean. 

Honetaz gain, familiei zuzenduriko tailer bat egingo da Usabalgo areto Nagusian  urriaren 5ean asteazkenean, arratsaldeko 17:30ean. Bertan, digitalki hezitzeko irizpideak, teknologian nola hezi, guraso kontrolak zer diren eta sare sozialek dituzten arriskuak nola ekidin azalduko da.

Tailerraren emalea Macsonrisaseko Julen Linazasoro izango da eta LH5etik gorako familiei zuzenduta dago.

Bertan parte hartzeko ondorengo esteka bete behar da. Gonbidatuta zaudete!