Kilometroak 2022

Iritsi da Kilometroaken egun handia, Gipuzkoako Ikastola guztion eguna.

Urriaren 2an, Ibarran, milaka irribarra bilduko gara sormen lanetan, jolas eta joko berriak ikasiz, bertako gastronomia dastatuz eta euskal musikaren ibilbide oparoaz gozatuz.

Egitaraua bikaina antolatu dute Uzturpe Ikastolako lagunek, Kilometroak eguna, hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeaz gain, ondo pasatzeko eguna baita.

Laskorain Ikastolako familia eta langile asko ere lanean arituko gara igandean txanda desberdinetan.

Igandean, Ibarran elkar ikusiko dugu.

Irribarra!