Batx1ekoak Alemanian

Aste honetan astehenetik ostiralera Laskoraingo 5  ikasle eta 2 irakasle Alemanian izan dira astebetez, ERASMUS+ proiektuaren baitan. 2020.urtean sortu eta abiatu zen truke proiektu honetan hasieratik buru-belarri aritu da gure ikastola, Belgika, Alemania, Polonia, Norbegia eta Errumaniako beste hainbeste ikastetxeekin batera.

"Remembering the past for a common future" proiektuaren helburua Europan iraganean zein gaur egun jazotzen diren giza eskubideen urraketen inguruko kontzientzia zabaltzea da, jatorri ezberdinetako gazteen arteko harremanak bultzatuz. Horretarako, herrialde bakoitzak astebeteko egonaldia antolatu du, beste herrialdeetako delegazioek bertan gertatu diren urraketak ezagutzeko.

 Aste honetan, beraz, Baden Wurtenberg eskualdeko Schwäbasch Gmünd-eko hiriko Palem Gymnasium ( 600 ikasle barnebiltzen dituen Bigarren Hezkuntzako zentroa) eskolako ikasleen etxeetan izan dira gure ikasleak. Alemaniarrek antolatu duten egonaldia giza eskubideen urraketen inguruko bi gai nagusietan banatu dute.  Lehen zatia azken urteetan hirian izandako errefuxiatuen etorreran eta hura kudeatzeko harturiko integrazio politiketan zentratu da.

Dena den, denetik izan dute ikasleek: alkatearekin solasaldia, artxibo historikora bisita, erdi aroko dantzak, Grafnekeko memorialera bisita... Esperientzia izugarria, zalantzarik gabe, Batxiko ikasle horientzako.

Bizipenez bizitako astea!