Erronkarako prest!

Kilometroak jaiaren baitan ohikoa den Erronka  egitasmorako prest ditugu DBH4ko ikasleak. Hona hemen aurtengo Kilometroak-eko Erronka taldeko kideak: Edurne Ibarbia, Olaia Iturrioz, Iker Martin, Izaro Orkaiztegi,  Xabat Sarasola, Ekhi Saizar, Aimar Salegi, Intza Elizalde,  Markel Zubizarreta, Jurgi Plazaola, Maier Olano, Mireia Ibarguren, Maddi Gurrutxaga, Naroa Gabarain, Aiora Perez, Inge Iturbe eta Maite Amonarriz

Taldeko arduradun, laguntzaile, bidaide, Josu  Goenaga eta Ibon Arteaga  izango dira. 

Bide batez, Kilometroak eguna iritsi aurretik, berotze lanak egin ditugu Laskorainen, izan ere, DBH guztiak egin du Laskoerronka!!! Erronkako partaideek eta Euskaraz Bizik bultzaturik artelanetan, proba fisikoetan jarri ditugu ikasleak. Tartean, Erronkako kideek egingo duten koreografia ikusteko aukera izan dugu. Motorrak, martxan!!

  • ERRONKA EGITARAUA:
    • 9:00. HARRERA: Ibarrako plazan elkartuko gara (bakoitzak bere antolaketa egin beharko du Ibarrara etortzeko). Ikastola bakoitzak, bere izenarekin egongo den kartela topatu beharko duzue, talde bakoitzaren gidariek izango dituzte kartelak. Kamisetak ere orduan banatuko zaizkizue (gerta liteke kamiseta asko ez izatea eskatutako tailakoak).
    • 9:30. AURKEZPENA: Aurkezleak ongi etorria egingo dizue. Horrekin batera, oholtzara igo beharko duen lehenengo ikastolaren izena zehaztuko du.
    • 9:35. LEHENENGO FROGA: Aurrerago froga guztiak zehazten zaizkizuen dokumentua topatuko duzuen arren, lehenengo froga taldearen aurkezpena izango da, koreografia baten bitartez. Talde guztiak banan bana igoko zarete plazako eszenatokira.
    • 10:00: Talde guztiak, gidarien bitartez, beste frogetara abiatuko zarete.
    • 14:00 FROGEN AMAIERA: Froga guztiak bukatzean, bazkaltzeko tokira abiatuko zarete.
    • 14:30: BAZKARIA
    • 15:30 SARI BANAKETA: Bazkariko tokian izango da.
    • 15:45 AMAIERA.

Grina eta irribarra ditugu, beraz, prest gaude!!!Gertura gaitezen animatzera!!