Bretoiak Tolosan

Ikasturte honetan ere gure etxeetan izan ditugu bretoiak, urtero lez, DBH3ko zein 4ko frantseseko ikasleekin egiten dugun trukearen testuinguruan: Ar Releg-Kerhuon herriko 40 ikasle eta 4 irakasle izan ditugu gurean, hain zuzen, urriaren 3tik 10era bitartean. 

Eguraldia eta ilusioa lagun, aste bikaina pasa dute beren adineko ikasle euskaldunen etxeetan, eta Euskal Herrian barrena txango politak egiteko aukera ere izan dute (Gernika, Donostia, Narbarteko abentura parkea...). Asteari amaiera emateko, euskal dantzen saio txiki bat eman genien joan den ostiralean eta haiek guri beren dantza batzuk ere irakatsi zizkiguten ordainetan, udazkeneko eguzkipean, Tolosako leku aipagarrienak ezagutzera irten aurretik. 

Batzuek irriz eta beste batzuek malkoz esan zioten agur elkarri astelehen goizean