Errigorako saskiak

Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina. Azaroaren 10era arte, hiru saski dituzu aukeran: beltza, berdea (ekologikoa) eta zuria. Gogoratu nahi dizugu, kanpaina honetan soilik ateratzen dela diru ekarpena Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratzeko, saskien balioaren %25 hain zuzen ere.

euskarak behar gaitu, bat egiteko garaia da!

Aurretik ere agertu izan duzu zure elkartasuna eta bihotzez eskertzen dizugu. Urteotan, udazkeneko kanpaina honekin lortutako diru-ekarpena ezinbestekoa izan da bertako ikastolek eta AEK-k herritarrak euskalduntzen jarrai dezaten eta sare publikoan gero eta guraso gehiagok D ereduaren aldeko hautua egin dezan. Baita Agerraldiak, zonaldeko euskalgintzari hauspo berria emateko jaio den ekimen honek, zonaldean euskarak dituen erronkei aurre egiteko lanean jarrai dezan. Saskiak eskatzera gonbidatzen zaitugu, beraz, Nafarroarekin bat egiteko.

 

INFORMAZIOA ETA ESKAERAK

 

Bat egiteko garaia da