Iurramendiko baratzetan

Lau urtekoak baratza proiektuan murgilduta daude eta esperientzia ezberdinak bizitzen ari dira. Pasa den astean Usabalen izan ziren 6.mailakoekin batera belar txarrak kendu eta lurra prestatzen.

Aste honetan, berriz, Iurramendiko baratza bat bisitatzeko aukera izan dute ikastolako bi amen eta ikasle baten laguntzaz. Eskerrik asko Silvia, Eli eta Elur. Bertan, landatuta dituzten barazkiak ikusi dituzte, baratzeko tresnekin lanean ibili dira eta hazi batzuk oparitu dizkiete ikastolan landatzeko. Honez gain, ikasgelan, elikagaien piramidea osatu dute eta patioan jarri dute familiek ikus dezaten.