Euskaraldirako izen ematea

Badator Euskaraldia!

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.

Datorren asteazkenean, azaroaren 9an, Euskaraldian izena emateko aukera izango duzue ikastolan bertan. Sakramentioetako patioan mahaia jarriko dugu arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara.