Gizar eskubideak, jomuga

Batxilergo 1. mailan, Historia Garaikidea ikasgaiaren baitan, ikasleek Erasmus+ proiektu batean ari dira parte hartzen. Oraingo honetan, Norvegian izan dira aste batez.

Giza eskubideen urraketa aitzaki hartuta, gure ikasleek aukera izan dute Norvegiako, Alemaniako, Errumaniako, Belgikako zein Poloniako gazteekin hamaika bizipenez gozatzeko.

Lehen bi egunetan, elkar ezagutzeko parada izan dute, hainbat ekintzaren eta jolasen bidez. Proiektuari lotutako eskola edo hitzaldiak ere jaso dituzte, baita horien gainean lan egin ere.

Ondoren, Oslo hiriburua bisitatzeaz gainera, Nobel sariak banatzen diren jauregia eta museoa ezagutu dituzte. Azkenik, Norvegian gertatutako Holokaustoaren iheslari, biktima eta lekuko bat ezagutu dute, Mona Levin, eta haren ihesa zein bizipenak entzun. Bigarren mundu gerran Norvegiako milaka errefuxiatuk Suediara egin zuten bidearen zati bat ere egin dute oinez, basoan barrena, mugalarien laguntzarekin.

Zalantzarik gabe, esperientzia hauek asko laguntzen digute bizitzarako ikasten, eta balorazioa oso ona izan da.

Tusen takk!