Ez donk amaitu

LH 3. eta 4. mailakoak  “EZ DONK AMAITU" euskal musikaren inguruko proiektuan murgilduta gabiltza.

Honen harira, gure inguruan ditugun abeslari edo musikari batzuen bixita izan dugu (Itsaso Etxebeste, Asier Gozategi…) eta euren esperientzia eta bizipenak gurekin partekatu dituzte.

Hainbat galdera luzatzeko aukera izan dugu, zergatik eta nola hasi ziren musika munduan, zergatik egin zuten euskaraz abestearen hautua….  oso aberasgarria izan da guztiontzat.

Eskerrik asko!