Begirale izateko ikastaroa

Aurten, urtero bezala, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolak aisialdiko hezitzaile ikastaroa eskainiko du Tolosako Inmakulada Lanbide ikastolan.

Ikastaro honen bitartez, aisialdiko esparruan jarduteko trebetasun aberasgarriak lortzen dira, horien artean, talde dinamikak, ikasleen arteko elkarrekintzak, naturako baliabideen erabilerak...

310 orduko (150 teoriko eta 160 praktiko) iraupena duen ikastaroa da eta hau  amaitzean, ikasleek, Eusko jaurlaritzako "HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO BEGIRALEEN DIPLOMA"  eta Lanbideko " HAURREN ETA GAZTEEN AISIALDIKO JARDUEREN DINAMIZAZIOA" lortzen dute. Batxi 2koek abendutik maiatzera egiten dute (urte bakarrean) eta batxi 1ekoek 2023ko urtarrilean hasi eta 2024ko maiatzean bukatzen dute (bi ikasturtetan). Egutegiak artxiboan.

Izen-ematea azaroaren 18a arte dago zabalik  (izena emateko hemen sartu:https://zirimola.eus/node/add/aisiola-matrikula) .

Informazio gehiago  ondorengo aurkezpenean dago.

Zalantzak izanez gero, aisiola@ikastola.eus helbidera idatzi dezakezue edo 943 445108 telefonora deitu.

Animatu ikastaroan parte hartzera!