Ibiur urtegira

Aste honetan DBH 2koek natur zientzia arloarekin lotura duen irteera egin dute: edateko uren araztegia Ibiurren eta Gaikaoko hondakin uren araztegia Legorretan bisitatu dituzte.

Bisita horiekin Tolosan kontsumitzen dugun ura nondik datorren eta nola potabilizatzen den ikusi dute, eta araztegian etxeetako ur zikinak Oria ibaira bota baino lehen nola garbitzen diren ezagutzeko aukera izan dute.