Andoni Ollokiegiren kontzertua

Euskaraldiari hasiera emateko, azaroaren 18an Andoni Ollokiegiren kontzertua antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak 19:00etan Zerkausian. Bertara gerturatzen direnek, pintxoekin eta edariekin batera, izena emateko, txapak jasotzeko eta Euskaraldiko materiala eskuratzeko aukera izango dute.
 

TXAPA BANAKETA
Goiz eta arratsaldeko ordutegian, Tolosan aurrez izena eman dutenek Zerkausira eta San Frantziskora gerturatu beharko dute Ahobizi zein Belarriprest bezala identifikatzen dituzten txapak jasotzera. Ordutegi honetan posible ezin dutenek, txapa Galtzaundin jasotzeko aukera ere izango dute.

TOLOSA
ARRATSALDEZ: 
Azaroak 18  Zerkausian, 18:00 - 20:00 ordutegian

GOIZEZ: Azaroak 19 San Frantziskon, 11:00-13:00 ordutegian

GALTZAUNDI
09:00 – 13:00 eta 15:00 – 18:00
Ostiralak: 09:00 – 14:00 ordutegian

Ekimenean izena emateko aukera
Oraindik izena eman ez dutenek ekimenean parte hartzeko aukera dute txapak banatuko diren lekuan bertan edo www.euskaraldia.eus web orrian apuntatuz gero.