Tulipan txikia

Lau urteko ikasleak baratza proiektua lantzen ari dira, eta gai honekin bat datorren ipuin baten lanketa egin dute, Tulipan txikia.

Gelan ipuina landu ondoren, ipuinaren antzezpena prestatzen hasi ziren. Antzerkirako apaingarriak egin zituzten eta  hiru eta bost urteko ikasle eta familiak gonbidatu dituzte ikastolara antzezpena ikustera.

Ipuin honen pertsonaia nagusia lur-azpian bizi den tulipan txiki bat da, eta haizea, euria eta eguzkiaren laguntzaz lore eder batean bilakatzen da. Zorionak antzezle guztiei!