Zenbat gaztain daude ontzian?

Argitxok erronka bat proposatu digu Gau Beltzaren aitzakipean. Sakramentinoetako idazkaritza aurrean ontzi bat utzi digu gaztainez beteta eta honekin batera ohartxo hau:

“Ontzi honetan zenbat gaztaina dauden asmatzen duenak, kuia bat irabaziko du.  Baina adi! Ezin da gaztaina bat bera ere ontzitik atera, ikusiz asmatu beharko duzue zenbat dauden! Ea nor den gehien hurbiltzen dena… ” 

Parte hartu nahi duenak, idazkaritza aurrean dagoen kutxan, ikaslearen izen- abizenak, adina  eta gaztain kopurua zehazten duen papera bete eta sartu.