Nerea Mendizabalen hitzaldia

Urriaren 26an, arratsaldeko 17:00etan, Nerea Mendizabal, komunikazio ez bortitzean aditua, etorriko da Ikastolara. 

Jorratuko den gaia: Gurasoen rola lagun arteak sortzen direnean eta beraien arteko harremanetan. 

Hitzaldia Usabalgo Areto Nagusian izango da. Hartzaile zuzenak DBH1-2 eta  LH5-6ko familiak dira, baina beste adin tarteetako familientzat ere baliagarria izan daiteke. 

Etortzekoak bazarete, bete ezazue ondorengo galdetegia, mesedez. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso gure agurrik beroena.