Xanduli, manduli, kikirriki

Aste berezia izan dugu Ikastolan. Astelehen arratsaldean gaztain-jana izan genuen, ikastolako zenbait familiri esker. Zeinen gustura jan genituen gaztain egin berriak!!

Asteartean, aldiz, Gau Beltza ospatu genuen eta hainbat izan ziren honen harira egindako jarduerak: festa hau antzinean nola ospatzen zuten ezagutu, esaera zaharrak ikasi, eskulanak egin, emozioen inguruan hitz egin, Gau Beltzeko abestiak kantatu eta, azkenik, gure beldurrak sutan erre genituen Uxa gure lagunaren laguntzaz. 5 urtekoak, gainera, San Blasera joan ziren puska-biltzera… Xanduli, manduli, kikirriki, eman jatekoa guri! Aste polita eta oparoa benetan!

Mila esker hau guztia gauzatzea posible egin duzuen guztioi: David, Begoña, Ana, Aitziber, Iñigo, Maria Rosario, Iñaki,  Ana, Irati, Oier, Ur, Markel, Jone eta Nagore!!!