Inauterietan Kazkabarrarekin

Kazkabarra taldean, Inauterietako konpartsaren antolaketarekin hasi gara. Urtero bezala, Astelehenitan aterako gara: otsailaren 12an.

Aurtengo gaia  KZKAB MUSIKAZ BLAI izango da.

Maila bakoitzak musika mota ezberdin bat irudikatuko du:

LH3 – REGGAE, LH4 – RAP, LH5 – MARIATXI, LH6 – PUNK, DBH1 – DISKO, DBH2 – SKA, DBH3 – COUNTRY,

DBH4 – KLASIKOA, BATX – ROCK, BEGIRALEAK - DIZARRAP

Begiraleek, abestietako hitzak euskaratzen ari dira, Inauterietan ere euskararen aldeko aletxoa jarriz.

Entsaioak: Larunbat arratsaldetan izango dira entsaioak. Lehen Hezkuntzakoak 15:30ean eta DBH eta Batxilergokoak 16:30ean.

Entsaio egunak: abenduaren 16 eta 23,  urtarrilaren 13, 20 eta 27 eta otsailaren 3. Ostiral mehean (otsailak 9) entsaio orokorra izango da.

Izenematea: Azaroak 17, ostirala arte eman daiteke izena, ondorengo esteka bete behar da. Epez kanpoko izenematerik ez da onartuko.

Izena ematean 40 euro ordaindu behar dira kontu hauetakoren batean (gogoratu ordainketa egitean seme/alabaren izena jartzea):

 

Euskadiko kutxa:  ES46 3035 0028 10 0280049311

Kutxabank:           ES29 2095 5067 19 1061290416

Rural Kutxa:         ES67 3008 0156 41 3058312129

 

Gastuak: Mozorroak eta mozorroentzat osagarriak, plataformaren gastuak, musika ekipoaren alokairua, goxoki eta freskagarriak, konfeti eta serpentinak, zezen plazako sarrerak, hamaiketakoa eta merienda ordaintzen ditugu. 

 

Aurten, ez dugu aurreko urtetako jostunen lana ordaintzeko beste kopururik ordaindu beharrik izango. Mozorroak begiraleek diseinaturiko kamisetak eta osagarriekin osatuko ditugulako.

 

Edozein zalantzakin idatzi (urkola.anaje@laskorainikastola.eus) edo deitu lasai Ikastolara (943697122).