Urteko Batzarra

Abenduaren 4an, astelehena, Urteko Ohiko Batzarra burutuko dugu Laskorain Ikastolako Sakramentinoetako egoitzan (Kondeaneko aldapa, 22) arratsaldeko 18:00etan hirugarren deialdian.

Bertan jorratuko diren gaiak honako hauek dira:

  1. Bi bazkide izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera Batzar Nagusi honetako akta onetsi eta sinatzeko
  2. Aurreko urteko aktaren berri eman.
  3. Partaide berriak Artezkaritza Kontseiluan
  4. Urteko plana: Eraldaketa pedagogikoa eta euskararen egoera
  5. Ekonomia: 2022-2023 Balantzea eta 2023-2024 aurrekontua.
  6. Batzorde berriak
  7. Irakaskuntza: emaitza akademikoak eta balorazioa
  8. Galdera eta eskeak

Agur bero bat.