Gurasoekin elkarlanean

Bufanda eta tapeteak egiteko asmoa genuen Arte hezkuntzako saioan eta gurasoak gonbidatu genituen gelara, haien laguntza eskatuz. Guk eskatu eta haiek eman!

A ze erantzuna izan genuena! Guraso mordoa gerturatu ziren gelara eta arratsalde polita igaro genuen denok elkarrekin.

Gustora hartzen ditugu horrelako bisitak, beraz badakizue, nahi duzuenean gure geletan ongietorriak zarete. Mila esker denoi!