Azoka solidarioa

LH6. mailako ikasleek egindako eskulan, pintxo eta gozokiekin azoka solidarioa antolatu dute eta lortutako dirua Senegalen alde lan egiten duen Kellesensa erakundeari ematea erabaki dute. Aste honetan bertan erakunde horretako partaideak beraien proiektua azaltzera etorri zaizkigu ikastolara.

Goiz guztian zehar adin guztietako ikasleak pasa dira gelaz-gela euren aletxoa jarriz.  Denera 725 euro lortu dituzte. 

Lan bikaina egin dute, aupa zuek!