Euskarabentura espedizioaren

2024ko Euskarabentura espedizioan izen-emateko aukera zabaldu berri dute! Euskal Herriko zazpi lurraldeetako eta diasporako 125 gaztek osatutako espedizioa izango da, eta uztailaren 1etik 31ra Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatuko dute.

Aurreko edizioko parte-hartzaileen artean Laskorain Ikastolako hainbat ikasle izan ziren, eta eurak izan dira aurtengo DBH 4ko eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei ekimenaren berri eman dietenak.

Esperientzia paregabea eta errepikaezina izan ohi dela kontatu digute. Beraz, anima zaitezte!