Arnasetik

Arnasetik UEMAk antolatutako bideo sormen lehiaketa da, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua.

Laskoraingo hainbat ikasle animatu dira aurtengoan ere parte hartzera, eta sari txiki bat ere iritsi zaio DBH 1eko Marari.

Zorionak parte hartu duzuen guztioi, lan ederrak egin baitituzue! Eta jarrai dezagun euskaraz sortzen, euskararen arnasa izaten!